Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

         Dantzaren azalpena

Doinu zahar guztiak bezala dantzariak bakoitzak aukeratzen ditu ormatxulo dantzatzeko erabiliko dituen urratsak. Urratsen konposizio koreografikoa egiteko doinu zaharren atalean eskaintzen diren arauez gain, doinu zahar bakoitzaren egitura hartu behar da kontuan.

Hona Juan Inazio Iztuetak doinu zahar honi buruz dioena:
“Txakoliñek ditu 2 zatitan 16 puntu, eta zati biak jotzen dira bi bider. Beragatik datoz dantzatu bearrak 32 puntu, modu onetan:
1. zatiak ditu 8 puntu, eta artu bear ditu dantzariak ……….8
2. ………..….. 8 puntu, eta artu bear ditu dantzariak ……….8
Txakolin au dantzatzen da jostallu gauetan, gela auzbakideko edo konsistorialetan, eta bestelako denbora, arako, zedenan edo broman egin oi diradenetan, lokarri edo makilla birekin gurutzea eginik, aren lau aldamenetan, oñ biakin batean gurutzerik galdu gabe, aldairak edo mudantzak egiten dituela.”
          Dantzaren egitura

Zatiak Puntuak Dantzatu
A 8 8
A 8 8
B 8 8
B 8 8
Guztira 32 32