WEBGUNEAREN EKOIZPENA
Bullet1 Portugaleteko Elai-Alai Fundazioaren ekimena da dantzak.com webgunea. Gipuzkoako dantzen atala egiteko proiektua bultzatu eta bideratzeaz gain, koordinazioa ere Elai-Alai fundaziotik egin da Elgoibarko Haritz dantzari taldearekin elkarlanean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren onespena jaso du proiektuak eta berak eskainitako babesarekin bideratu da lana.
 

 
       gipuzkoako dantzak
Bullet1 Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea arduratu da Gipuzkoako dantza hauek plazaratu eta bideoan grabatu ahal izateko moduan eskaintzeaz. Goizaldi dantza taldeko Iñaki Gordejuela dantza maisuarekin hezi ziren Gipuzkoako dantzen disziplinan Elgoibarko dantzariak, eta ondoren Juan Antonio Urbeltz-ek gidatzen duen Ikerfolk elkartearen babesean, Argia dantzari taldeko dantza maisuekin joan dira sakontzen dantza horien ezagutzan. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal eta Jexux Larrea dantza maisuek zorroztu dute azken urteetan Elgoibarko dantzariek Gipuzkoako dantzetan duten ezagutza. Horiekin batera, Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldearen formakuntza prozesuan lan handia egiten duten maisuak izan dira Jose Inazio Sarasua, Lurdes Odriozola, Jon Lizarralde, Abel Iriondo eta Mikel Legorburu.
Bullet1 Elgoibarko Haritz taldeko dantzariez gain Debabarrenako beste hainbat dantzarik parte hartu dute grabazio lanetan. Izan ere, azken hamabost urteetan elkarrekin lanean dihardute bailarako dantzariek, eta beraz, Debako Gure-Kai, Eibarko Kezka eta Ermuko Txindurri dantza taldeetako kideek ere parte hartu dute lan honetan. Horiekin batera Gipuzkoako dantzak egiten 75 urtetik gora daramatzan Añorgako Arkaitz taldeko dantzariek parte hartu dute grabazio lanetan. Bideo grabazio eta argazki sesioetan parte hartu duten dantzari guztien zerrenda irakur dezakezue beherago, baina bakarlarien izenak dituzue jarraian: Mikel Legorburu, Garikoitz Otamendi, Jon Lizarralde, Ainhoa Larrañaga, Abel Iriondo, Jokin Otamendi, Josu Garate eta Oier Mendiola.

Bullet1 Musikari dagokionez Jose Inazio Sarasuak zuzentzen duen Elgoibarko Udalaren Txistulari Bandako kideak arduratu dira dantzei doinua jartzeaz.
        kredituak
Koordinazioa: Gaizka Benguria, Jon Lizarralde
Testuen erredakzioa: Ane Sarasketa, Oier Araolaza
Euskara zuzentzailea: Enrike Izagirre
Gaztelerazko itzulpena: Arin Arin – Natalia Munitxa
Ingelesezko itzulpena: Deborah Powell
Webgunearen arkitektura informatikoa eta diseinua: Iker Gil
Bideoen grabazioa: BNC produkzioak
Argazkiak: Foto Imagen РJes̼s Amenedo
Argazki zaharrak Kutxaren Fototekak utzitakoak dira.
       dantzariak

Arantza Aginako
Josu Agirrezabala
Oier Araolaza
Mikel Arostegi
Miren Arrieta
Haritz Arrieta
Maialen Astigarraga
Aitor Azkue
Alaitz Bastida
Miren Belza
Nera Bereziartua
Ander Conde
Unai Egaña
Eider Elorza
Mikel Elustondo
Unai Froilan
Iosu Galarraga
Josu Garate
Ander Gerenabarrena

Ekaitz Gomez
Aitor Gonzalez
Eneritz Gonzalez
Julen Hernandez
Koldo Huidobro
Irati Kortabitarte
Aiert Ibarbia
Oier Ibarbia
Abel Iriondo
Kimetz Iturrino
Enrike Izagirre
Ainhoa Larrañaga
Mikel Legorburu
Ainhoa Lendinez
Maider Lete
Igor Lizarralde
Jon Lizarralde
Unai Lizarralde
Jael Lizundia

Oier Mendiola
Ioseba Otaegi
Garikoitz Otamendi
Jokin Otamendi
Amaia Otero
Idurre Ramos
Haizea Rumayor
Jokin Salegi
Nerea Sanz
Ane Sarasketa
Unai Urbizu
Harkaitz Urreta
Unai Usatorre
Borja Uzuriaga
Eire Vila
Jon Zaldua
Larraitz Zialzeta
Ekhi Zugasti


       musikoak

Olatz Arriola Imanol Barrenetxea Itziar Korta Eneko Lasuen Gorka Regil Jose Inazio Sarasua Andoni Urbieta Jon Zaldua