ES | EU | EN

Euskal Herria

Euskal HerriaBaskonia, euskaldunen, hau da, gutxienez hainbat milaurtekoz geroztik bertan bizi den subjektu kolektiboaren, herrialdea da, historia, kultura, hizkuntza eta identitateari dagokienez. Euskaldunak. Hala ere, hiru marko juridiko eta politikotan banatuta dago:

• “Euskadiko Autonomia Erkidegoa” edo “Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa” –Autonomia Estatutuan dioenez–. Hiru lurraldek osatzen dute: Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, eta Lurralde horietako hiriburuak, hurrenez hurren, Gasteiz (Araba), Bilbo (Bizkaia) eta Donostia (Gipuzkoa) dira.

• Nafarroako Foru Komunitatea (Nafarroa). Hiriburua Iruńea da.

• Iparraldea, edo Frantziako Euskal Herria, edo Euskal Herri kontinentala Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea lurraldeek osatzen dute. Lurraldeotako hiriburuak, hurrenez hurren, Baiona, Maule eta Donibane Garazi dira.

Lurralde horietako bi (Euskadiko Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea) Espainiako Estatuaren edo Espainiaren parte dira, eta Hegoaldea edo Penintsulako Euskal Herria osatzen dute. Iparraldea Frantziako Errepublikaren parte da.

Beraz, Euskal Herria hiru esparru horien batura da, edo beste era batera esanda, zazpi (edo sei, Nafarroa eta Nafarroa Beherea bat eginez gero) probintzien batura, alegia. “Euskal Herria” terminoaren bidez, gaur egun, berez, eremu politiko instituzional jakin bat zehaztu ezin bada ere, neurri handi batean ondarea, artea, kultura, hizkuntza eta historia eta identitatea partekatzen dituen entitate historiko eta kultural jakin bat zehazten du.

Sinplifikatzeko eta administrazio-hizkera astuna ez erabiltzeko Euskadi terminoa erabiliko dugu, Euskadiko Autonomia Erkideagoa izendatzeko eta Nafarroa esango dugu, Nafarroako Foru Komunitatea izendatzeko.