ES | EU | EN

Salkapen Orokorra

Lan nekeza da Bizkaiko dantzen sailkapen orokor bat finkatzea, dantza horietako batzuk sail desberdin askotan sar baitaitezke beren koreografiari, dantzatzen diren garaiari, beren baitan gordetzen duten sinbolismoari, dantzan parte hartzen duten pertsonaia nagusien kopuruari, laguntzari edo taldeari, zeri erreparatzen zaion. Bestalde, eta Mircea ELIADEk adierazi bezala, dantza berari hainbat funtzio desberdin egotzi izan zaizkio tradizioz, eta dantza guztien jatorrian jainkozko eredua badago ere, berdin erabili dira bataioetan zein hiletetan, ezteietan zein gerra ospakizunetan, ehizakoetan, arrantzakoetan, otoitzean edo, besterik gabe, une jakin bateko aldartearen erakusgarri moduan, Carl Gustav JUNGek mandala leinukoen adierazpenez esan zuen bezala.

Euskal dantzen ikerketari eta haien sailkapenari dagokionez, bereziki azpimarratzekoa da Juan Antonio URBELTZek egindako lanaren zehaztasuna, edo hobe esan, hark argitara emandako lanen zehaztasuna, bi artikulu desberdinetan eman baititu koreografien sailkapenari buruzko bertsio bana.

Hemen aipagai dugun lehenengo artikuluak Dantzak du jatorrizko izenburua, eta Donostian eman zuen argitara Lankide Aurrezki Kutxak, 1978an. Lan hori osatzeko ikerketa etnomusikalen alorrean nazioarteko ospea duen egile baten aginduak eta urratsak jarraitu ziren, Curt SACHS egilearenak hain zuzen ere, haren Historia Universal de la Danza lanean agertzen direnak zehazki (gaztelaniako bertsioa Centurión argitaletxeak eman zuen argitara 1944an). 1949an, baina, ikuspegi zabalagoa eskaini zuen Urbeltzek bere bigarren artikuluan, Reflexiones Sobre el Folklore Coreográfico Vasco izenburupean (Eusko Ikaskuntzaren Cuadernos de Sección: Folklore, 1 zbkia., Zarautz, 1983). Bateko eta besteko sailkapenak elkarren desberdinak dira hainbat puntu eta irizpidetan, baina ondoren biak bateratzen ahaleginduko gara, irakurleari gai honi buruzko ikuspegi zehatzagoa eskaintzearren. Hona hemen, beraz, sailkapen-irizpide nagusiak:

DANTZEN AURKIBIDEA

1. Banakako Dantzak

1.1 Gizonezkoen Banakako Dantzak

  • A.Txakolin.
  • B.Almute Dantza.
  • C.Kaixarranka (Lekeitio).
  • D.Mahai Gainekoa.
     

2. Emakumezkoen Banakako Dantzak

3. Gizonezkoen Taldekako Dantzak

3.1 Biribil Irekian eta Erloju Orratzen Kontrakob Norabidean: Mutil Dantzak

3.2 Lanabesez Horniturik eta Bi Ilaratan Egiteko Taldekako Dantzak

  • A.Dantzari Dantza: Agintariena, Zortzinango, Banango, Binango, Launango, Txotxongilo, Ezpata Joku Txikia, Ezpata Joku Nagusia, Makil Joku.
  • B.Brokel Dantza.
  • C.Lizartzako Dantzak.
  • D.Otsagiko Dantzak.
  • E.Arabako Erriberako Dantzak.
  • F.Nafarroako Erriberako Dantzak.
     

3.3 Armekiko Taldekako Dantzak, Aretokoak

  • A.Corpusko Ezpatadantza.
  • B.Ezpatadantza de Xemein (Xemeingo Ezpata Dantza).
  • C.Legazpiko Ezpatadantza.
  • D.Lesakako Ezpatadantza.
  • E.Lakuntzako Ezpatadantza.
  • F.Zumarragako Ezpatadantza.
  • G.Tolosako Pordondantza.
     

3.4 Arkuekiko Dantzak

  • A.Gorulari.       
  • B.Lanestosako Uztai Dantza - Danzas de Arcos de Lanestosa.
           

4. Emakumezkoen Taldekako Dantzak

4.1 Biribil Itxian, Eskutik Helduta: Urdiaingo San Juanen Kantaita

5. Zinta Dantzak

5.1 Zinta Dantzak

5.2 Eltziegoko Ama Birjinaren Plazako Dantza

5.3 Domingillue

6. Gizon-emakumezkoen Taldekako Dantzak

6.1 Katean

6.1.1 Gizonezkoek Zuzenduak, Biribil Irekian eta Erloku Orratzen Kontrako Norabidean

  • A.Branle.
  • B.Gizon Dantza.
  • C.Zortziko.
  • D.Soka Dantza.
  • E.Dantzaki.
  • F.Giza Dantza.
  • G.Dantza Luze.
     

6.1.2 Gizonezkoek Zuzenduak, Norabide Jakinik Gabeak

  • A.Biribilketa.
  • B.Dantza Luze.
     

6.1.3 Emakumezkoek Zuzenduak, Biribil Irekian eta Erloju Orratzen Kontrako Norabidean

  • A.Lekeitioko Aurreskua.
  • B.Etxeko Andre Dantza.
  • C.Neskatxena.
     

6.2 Bi Ilaratan Egiteko Dantzak

6.2.1 Biribil Irekian eta Erloju Orratzen Kontrako Norabidean

  • A.Ingurutxoak.       
  • B.Ttun Ttun.       
  • C.Larrain Dantza.
        

6.2.2 Aurrez Aurreko Bi Ilaratan

  • A.Esku Dantza.
  • B.Kadrilleak.
     

6.2.3 Biribil Itxian

  • A.Eskutik heldu gabe: Arin Arin. Fandango
  • B.Eskutik helduta: Urdiaingo Dantzak. Paganoen Txulalai.
     

7. Iñauterietako Dantzak eta Taldeak

  • A.Zuberoa.
  • B.Nafarroa Behera.
  • C.Laburdi.
  • D.Lantz.
  • E.Zalduondo.
  • F.Ituren.
  • G.Altsasu.
  • H.Goizueta.
  • I.Arano...
     

8. Lanbideen Dantzak, Joko Dantzak eta Jokoak

  • A.Lanbideenak: Zapatain Dantza.
  • B.Joko Dantzak: Itsats Dantza. Zartain Dantza. Ezkila Fraile.
  • C.Jokoak: Oillasko Jokoak. Antzara Jokoak.