ES | EU | EN

Agintariena

Zortzi figurantek egiten duten dantza da, argazki zaharretan bederatzi agertzen badira ere, horietako batek herriko ikurra daramala. Plazaren erdialdean kokatu ondoren eta bi ilaretan antolatuta, banderaduna aurrean jarriko da, dantzari taldeari begira. Musikaren erritmoari jarraiki, ilara bakar bat osatuko dute eta agintariei agurra egingo diete. Ondoren euren hasierako posizioetara itzuliko dira eta ikurra taldearen erdian ezarriko da. Orduan, musikak hala adierazita, dantzariak belaunikatu egingo dira, kapitainak txapela kenduko du eta bandera kideen buru gainetik astinduko du.

Agintariena Bizkaiko Durangaldeko Dantzari Dantza izeneko zikloan egiten den lehen dantza da. Udalaren ikurrarekin eta erreferentzia historikoekin, gaur egun Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañaria herrietan erakusten da, baina badira beste herrien erreferentziak ere, Durangorena adibidez. Luis ETXABURUk Ondarroako Ikurrin Dantza ere aipatzen du, Durangaldekoaren antzekoa izango litzatekeen Ignacio Santa Cruz-ek konposatutakoa, alegia.

Musika

Loturak