ES | EU | EN

Launango

Gaur egun Launako edo Launango izenez ezagutzen dugu tradizionalki Bizkaiko Durangaldeko Dantzari Dantza izeneko zikloaren osagai den dantza bat. Gaur egun Launango izena hobetsi da zaharragoa den Launakoren aldean. Izan ere, izen hark dantzaren deskribapen zehatzagoa egiten du, launaka egiten baita dantza, berez laukoa izan gabe, horixe izango bailitzake Launakoren ordainik zuzenena.

Dantzak Zortzinangoaren oinarrizko egiturari jarraitzen dio pausoei eta posizio aldaketa orokorrei dagokienez, baina berezitasun batekin: Banangoaren eta Binangoaren kasuetan bezalaxe, erdialdeko zatia beti launaka egindako posizio aldaketek eta pausoetako trebetasun erakusketek osatuko dute, nahiz eta badiren aldaerak eta talde guztiak dantza burutzeko moduari buruz beti ados ez egon. Azken zatia Zortzinangoari dagokio.

Gehiago irakurri

Musika

Loturak