ES | EU | EN

Binango

Dantzak tradizionalki izan duen izena Binako da, biri dagokion dantza baita, baina azken aldi honetan zuzendu egin zaio izena, euskara batuaren arauei jarraiki, eta "binango" ezarri zaio, binaka egiten den erakusketa baita azken batean. Bizkaiko Durangaldeko Dantzari Dantzakoa da, eta zortzi gizonek osatutako taldeak egindako dantza da, binaka antolatuta. Oraingoan, Banangoan eta Launangoan bezalaxe, eta Zortzinangoan ez bezala, ezpata lurrean utzi eta esku hutsik dantzatzen dute.

Ikusten ditugun pausoak eta posizio aldaketak Zortzinangoaren egituraren oinarrizkoari dagozkio, eta hiru zati bereiz ditzakegu: lehen zatian Zortzinango erdia burutzen da, eta taldea bere posizioetan alderantzikatuta geratzen da; bigarrenean, dantzariak binaka taldearen aurrealdera irteten dira eta aldaketak egiten dituzte euren artean, gainerakoak zain geratzen direla; azkenik, hirugarren zatian, hasierako posizioetara itzultzen dira, emanaldia horrela burutuz. Gaur egun dantza hau Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina badira erreferentzia historikoak Merindadeko beste hainbat herritan ere ikusten zirela diotenak.

Musika

Loturak