ES | EU | EN

Ezpata Joku Txikia

Ezpata Joko Txikia, Bizkaiko Durangaldeko Dantzari Dantza izeneko dantza ziklo orokorragoko arma dantza, zortzi gizonezkoren taldeak egiten du, binakako ilaretan antolatuta. Zikloko gainerako dantzak bezalaxe, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina baliteke garai batean Merindade osoan hedatuta egotea. Emanaldian dantzariak, oinekin jauzi txikiak eginez, posizioz aldatzen dira aldi berean euren ezpatak aurkariarenen kontra kolpatuz, dela begien altueran, dela aurkako belaunera arte gurutzatuz, zaldieriako armekin egindako ariketa izan litekeenaren erakustaldia eginez, bestelako interpretazioak baztertu ezin badira ere. Iñaki IRIGOYENek, Bizkaiko Dantzak-en (Dantzariak aldizkaria, 1. zenbaki berezia, 1978, 20-29. orrialdeak) adierazten duenez, gaur egun galduta dagoen brokelen dantzaren ordezkoa izan liteke.

Musika

Loturak