Ezpata Joko Txikiari kontrajarrita, Bizkaiko Durangaldeko Dantzari Dantza izeneko dantza ziklo orokorragoan egiten da. Hemen zortzi gizonezkoren taldea daukagu, binakako formazioa dutela eta ezpatez armatuta.
Erakustaldiak bi alderdi ditu; J. L. ETXEBARRIAren esanetan, "Eskasak" edo borrokaren aurreko errituala eta "Ezpata Jokoa" edo berez ezpata edo eskrima jokoa dena dira, hurrenez hurren: lehenengoan, dantzariek zangoekin dituzten trebetasunak erakusteko hainbat pauso eta jauzi egiten dituzte, airera ostikoak emanez eta abar. Bigarren zatia lasaiagoa da ordea, eta armez kolpatzea eta defendatzea da xedea. Erasoaren ondoren defentsa dator, eta goian gurutzatuta emandako kolpearen ondoren, behean ematen dena. Beraz, ezpata dantzen edo arma dantzen motakoa da. Gaur egun, ziklo hori osatzen duten gainerako dantzak bezalaxe, Abadiño, Berriz, Garay, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus daiteke, baina baliteke iraganean hedatuagoa egotea.