ES | EU | EN

Lekeitioko Aurreskua

Aurreskua edo Lekeitioko Soka Dantza deitutakoa Soka Dantzak izenekoen koreografiaren egitura daukate erabat; Soka Dantzetan, partaideek elkarri lotuta daude, eskutik helduta nahiz beste zerbaiten bitartez, zapien bitartez adibidez.

Gainera, oso herri zehatz bateko koreografia da, Lekeitiokoa alegia, eta horrek dantzaren jatorriaren esplikazio bat eman liezaguke.

Marinel komunitatea izatea, non oro har gizonezkoak izaten baitira itsasoko lanak egiten dituztenak, eta emakumeak berriz portuko zereginez (seme-alaben eta etxearen zaintza eta gainera arrantza merkaturatzea, prezioen tratua egitea, sareak konpontzea eta abar luze bat) arduratzen direnak, interesgarria izan daiteke. Izan ere, Soka Dantza, barrualdeko herrietan gizonezkoena izaten dena eta Gizon Dantza ere esaten zaiona, hemen emakume talde batek egiten du.

Juan Ignacio IZTUETAk bere "Danzas de Guipúzcoa" lanean emakume gazte edo ezkonduen dantza batzuk aipatzen ditu, hemen aztertzen dugunarekin zerikusia eduki lezaketenak, baina lotura horiek ez ditu kontsultatu ditugun ikertzaileen artean inork berretsi.

Gehiago irakurri

Jantziak

Gaur egun Emakumeen Aurreskuan ikus daitezkeen jantziak XIX. mendeari dagozkionak dira, gona luze beltzak eta alkondara zuria, eta sorbalda gainean garai hartan hain ohikoak ziren zetazko xalak. Azken datu horrek, hemen aztertzen dugun dantza Kantabriako Ramales-en "Verbena del Mantón" delakoarekin lotzen du.

Tresnak

Ez dugu dantza honen erakusketari dagokion lanabesik ezagutzen.

Musika

XX. mendean zehar birsortutako dantza denez, ez dugu txistuaz eta danbolinaz gain beste instrumenturik ezagutzen.

Geografia eta Historia

Geografiari dagokionez, gauza harrigarri baten aurrean gaude, Bizkaia guztian kasu bakarra baita; izan ere, hainbat tokitan emakumea omentzen bada ere, eta lekurik garrantzitsuena hark badauka ere (Garaien adibidez), emakumeek ez dute beste inon soka dantza bat zabaltzearen ardura izaten. Historiari dagokionez, horri buruzko datu esanguratsurik ez dugunez, jatorri iluneko baina XV. edo XVI. mendetik aurrera aipatutako Soka Dantzari orokorrean lotu baino ezin dugu egin.

Loturak