ES | EU | EN

Arin Arin eta Fandango

Bikoteka nahiz hirukoteka, bi gizonezko eta emakumezko bat edo alderantziz, edota biribilean egiten den dantza da. Gizartean egiten den dantza da, bi sexuetako dantzariek jokatua. Hainbat adituren arabera, Penintsulako Hegoaldetik iritsitako dantza moldea litzateke, hain zuzen ere, arabiar kulturaren eraginez edo, beso nahiz eskuen mugimendua nabarmenduko lukeena, hankena baino gehiago.

Antzeko dantzak aurki daitezke Penintsulako Iparralde osoan, aurrez aurre jarritako gizonezko batek eta bi emakumek, edo alderantziz, edota bi bikotek jokatuak, baita biribilean dantzatuak ere. Dantza herrikoiak dira, letra eta guzti izatera iritsi direnak. Dantzariak, bi sexuetakoak, ezkerretik eskuinera eta alderantziz mugitzen dira, musika eta danborraren erritmoarekin batera. Ezaugarri bereziren bat aipatzekotan, bizkaitar dantzetan ezohikoa den alderdi bat nabarmenduko genuke: besoak begien aurrean altxatzen dira, dantzariaren sorbaldekin angelua osatuz. Penintsularen Sartaldetik iritsitako dantza litzateke, Ipar Euskal Herrian oraindik sustraitu ez dena.

Dantzak

Arin Arin

Antza denez, bi norabidetan zabaldu zen Penintsulako Hegoaldetik gainerako lurraldeetarantz: batetik, sortaldeko itsasertzetik eta, bestetik, sartaldetik, Portugal eta Galizian barrena, Bizkaiko Itsasoko ertz guztia hartzera iritsi arte. Zentzu horretan, Auñamendi Entziklopediak aipatzen duen bezala, lehenbizi Bizkaian sustraitu zen, ondoren Gipuzkoan, kanpotartzat zuen J.I. IZTUETAren aurkakotasunarekin, eta, azkenik, Lapurdiko itsasertzera iritsi zen, XIX. mendea aurreratu samar zegoela.

Arin-arinak "goiko" dantzen egitura du, eta Orripeko edo Fandangoarenak baino mugimendu arin eta zaluagoak. Porrusalda ere esan izan zaio, eta OLMEDO bezalako adituek dantza molde honen jatorria Bilbon kokatu beharko litzatekeen edo ez eztabaidatzen aritu dira.

Fandangoa

Antza denez, Fandangoa, izena Portugalgo Fadotik letorkioke, eta Jota, Iberiar Penintsulan oso zabaldua, bi norabidetan zabaldu ziren Penintsulako Hegoaldetik gainerako lurraldeetarantz: batetik, sortaldeko itsasertzetik eta, bestetik, sartaldetik, Portugal eta Galizian barrena, Bizkaiko Itsasoko ertz guztia hartzera iritsi arte.

Zentzu horretan, Auñamendi Entziklopediak aipatzen duenez, lehenbizi Bizkaian sustraitu zen, ondoren Gipuzkoan, kanpotartzat zuen J.I. IZTUETAren aurkakotasunarekin, eta, azkenik, Lapurdiko itsasertzera iritsi zen, XIX. mendea aurreratu samar zegoela. Arin-arinak "goiko" egitura badu, Fandangoak "beheko" erakustaldien egiturari eusten dio.

Jantziak

Gizonezkoek nahiz emakumezkoek dantzatzen duten gizarte dantza herrikoia denez, ez da jantzi berezirik erabiltzen. Hau garai bakoitzeko modara egokitu eta denboran zehar aldatuz joan da. Hala eta guztiz ere, bai Orripeko edo Fandangoa, bai Porrusalda edo Arin-arina, erritu dantzen amaiera gisa iritsi zaizkigunez, ohikoa da ospakizun bakoitzari dagokion jantziarekin dantzatzea.

Tresnak

Ez dugu dantza honen erakusketari dagokion lanabesik ezagutzen.

Musika

Fandangoa eta Arin Arina, behetik eta goitik egiten diren dantzak alegia, erritualak bukatzean nahiz ausazko egunetan, modu independentean egiten diren dantza sozial mistoak direnez, hainbat musika instrumenturen laguntzaz dantzatu dira. Besteak beste, Txistua eta Danbolina, eta horiekin batera Silbotea edo Atabala alde batetik, edo Panderoaz lagundutako Alboka bestetik, dantza horien musika oinarria izan dira.

Jota
Arin Arin

Geografia eta Historia

Ez da fandangoaren ezta Arin Arinaren jatorria ezagutzen, Curt SACHSen terminologiaren arabera, Goitik eta Behetik egiten diren dantzena alegia. Dena den, IZTUETAk (XVIII. mendea) iradokitzen duenez, bi dantzak ezezagunak ziren oro har Gipuzkoan, eta beste zenbait autorek baieztapen hori berresten dutela dirudi; izan ere dantza biak ziur aski Herrialde Arabiarretatik datozela diote, han besoek garrantzi handiagoa hartzen baitute zangoek baino, eta euren eragina lehendabizi Hegoaldetik, gero Mendebalderantz eta ondoren Iparralderantz Penintsulako muturrera iritsi eta Ekialdera jo arte zabaldu zela.

Beraz, Fandangoa eta Arin Arina, behetik eta goitik egiten diren dantzak, ez ziren euskal lurraldean XVI. edo XVII. mendera arte sartu. IZTUETAk, zentzu horretan, Euskal Herriaz kanpotik etorritako Bizkaiko dantzatzat hartzen ditu; horren arabera, bere garaian ere ez ziren oraindik Gipuzkoan errotu.
Hortaz, Fandangoa eta Arin Arina Bizkaian XVII. eta XVIII. mendeetan koka ditzakegu gutxi gorabehera, eta garai horretatik aurrera hedatuko ziren Ekialderantz, Gipuzkoara eta Iparraldera alegia. Auñamendi Entziklopediak (Eusko-Ikaskuntza.org) horixe berretsi du bestalde.

Loturak