Hasierako posiziotik abiatuta, demi-plié egin eta gorantz egiten du jauzi dantzariak. Oin-puntak lurreruntz begira luzatu behar dira, baina hanken barnealdea aurrera erakutsiz, hau da, hasierako posizioan hankek zuten jarrerari eutsiz. Airean ezkerreko oina eskuinaren aurretik gurutzatu behar da eta ondoren eskuina gurutzatu behar da ezkerraren aurretik. Eskuina aurrean dagoela erori behar da lurrera. Orain arte deskribatutakoa ezkerra aurrean dugula hasten den muriska osoa edo zuzena da. Hasieran eskuina aurrean dugula muriska osoa egiteko ere, demi-plié egin eta gorantz egiten du jauzi dantzariak. Hanken barnealdea aurrera erakutsiz, luzatu oin-puntak lurreruntz eta airean eskuineko oina ezkerrearen aurretik gurutzatu behar da. Segidan, ezkerreko oina gurutzatu behar da eskuinaren aurretik eta modu horretan erori behar da lurrera, demi-plié eginez eta ezkerreko hanka eskuinaren aurrean dugula, hasierako posizioa osatuz.  |  |  |  |  |  | Muriska edo kabriola egiten ikasi bear du, bi gisatara modu onetan: gorputza lurretik airaturik, gurutzetu bear ditu aztal biak, oñ puntak al duen atzeratuena, eta erpoak txit aurrera begira dauzkala. Aztal biak ongi gurutzetzeko, jo bear du lendabizi, airean, ezkerreko oñaren kanpo aldeko koiskor txonkatillakoarekin, eskuikoaren kañara ezur erdikoa, txit be bean; eta gero eskuikoaren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin ezkerreko zankoaren kañara ezur erdikoa be bean. Au da muriska edo kabriola alde baterakoa; eta beste alderakoa ongi egiteko aski du, lenago aurrena ezkerreko oñarekin egin duena, eskuikoarekin egitea, eta onekin egin duena berbera gero arekin. |  |  |   |  |
|