Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Urrats hau ez da tradizioz iritsi gaurdaino eta hemen aurkezten dena Iztuetak eskaintzen duen deskribapenaren interpretazioa da. Horretarako, Iztuetaren esanak hitzez-hitz kontuan hartzeaz gain, bestelako dantza tradizioetan, bai folklorean eta bai dantza akademikoetan Iztuetaren azalpenekin bat datozen urratsak hartu dira kontuan.

Eskuineko oina aurrera eta airean dagoela luzatzen dugu, oin-punta ongi luzatuta dagoela; ezkerreko hankarekin demi-plié eginda, jauzi egin behar da. Jauzian ezkerreko oina eskuinaren gainetik pasa eta berriz lurrean jarri behar da, eta tarte horretan eskuinak airean jarraitzen du. Ezkerra lurreratu ondoren, eskuina ere lurreratuko dugu. Eskuinekoa luzatuz egindako mugimendu bera egin daiteke ezkerra luzatuz eta eskuinarekin gainetik jauzi eginez.



Juan Antonio Urbeltzek erakutsi zuenez, Iztuetak deskribatzen duen jira galdua bat etor liteke Juan de Esquivel y Navarro-k 1642an idatzi zuen Discursos sobre el arte del danzado lanean deskribatzen zuen Buelta al descuydo izeneko urratsarekin eta baita Antonio Cairón-en Salto volcado edo Ribaltado-rekin.
Jira galdua ezkerrera Jira galdua eskuinera



Jira galdua edo buelta perdida egiten da onela:

Eskuiko oña lurretik kana erdi batean goraturik, aurrerontz txit luzatu ta puntaz beera begira airean daukala, ezkerrekoa igaro bear dio eskuikoari gañetik, eta jo bear du lurra ezkerrekoarekin bakarrik, eskuikoa airean daukala, eta gero eratsiko du bereala eskuikoa ere lurrera. Au da jira galdu edo buelta perdida eskuiko alderakoa.

Ezkerreko alderakoa egin bear du, lenago eskuiko oña ifini duen gisa berberean ezkerrekoa jarririk, eskuikoarekin ari gañetik igarota lurra onekin, ura airean daukala jotzen duela.