|
|
|
Izenak berak adierazten duen bezala, dantza bukaeran dantzatzen da nagusiki. Muriska batekin hasi, muriska jirakoarekin jarraitu eta berehala atzera eta aurreranzko urratsak egin behar dira zango ostikoarekin bukatzeko. Atzera eta aurreranzko urratsak modu honetan egiten dira: eskuinarekin hasita lau urrats txiki egiten dira atzerantz, eta segidan bi urrats handiago aurrerantz zango ostikoarekin errematea emateko. Atzera eta aurreranzko urrats hauek azken-azkena borobilduko duen zango ostikoa egiteko inpultsoa hartzeko erabiltzen dira.
|
|
|
|
|
 |