Gipuzkoako herri eta auzoetan, data eta ospakizun berezietan egin ohi diren dantzen zerrenda aurki dezakezue hemen. Tokian-tokiko jai ospakizunetara lotuta ageri dira asko eta egutegi liturjikoak zehazten dituen data mugikorren arabera dantzatzen dira beste asko. Gipuzkoako 37 herritan egiten diren 63 dantzaren berri eskaintzen da atal honetan. Dantza bakoitza noiz, non eta horri buruzko xehetasun gutxi batzuek eskaintzen dira. Aipatzekoa da horietatik 40 soka-dantzak direla. Horiez gain, ezpata-dantzak, inauteri-dantzak, brokel-dantzak eta beste zenbait dantza mota aurki daitezke bertan. Gipuzkoan egiten diren dantza tradizionalen zerrenda zehatza da honakoa. |