Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


San Juan dantzan ikus daitekeen urrats konplexua da oin-punta irradakan. Ezkerreko oinarekin txingo eginez hasten da, eta berehala eskuineko hankarekin oin-punta gailur egin behar da, baina saihetsean, eta atzeko aldetik aurrekora ekarriz oina. Eskuineko oina lurrera jaisterakoan, ezkerreko oinaren txingo txiki batekin laguntzen da. Berehala txingo egin berriz ezkerreko oinarekin eta eskuineko hankarekin bigarren oin-punta gailurra egingo dugu saihetsean hau ere, baina oraingoan aurreko aldetik atzekora eramanez eta berriz ere lurreratzea txingo txiki batekin lagunduz.

Hirugarren mugimendua lehenengo berbera da, ezkerreko oinarekin txingo egin eta eskuinekoarekin saihetsean oin-punta gailur atzetik aurrera eginez. Berriz ere txingo egingo dugu ezkerreko oinarekin, baina oraingoan ezkerreko oina bera gailurrera eramango duen zango ostikoa egiteko. Zango ostiko edo artazi hori eskuineruntz jira eginez egingo dugu eta berriz ere aurrera begira bukatuko dugu.

Urratsa osatzeko beste horrenbeste egin beharko dugu baina ezkerreko oinarekin eginez oin-punta gailurrak ezkerreko saihetsean eta zango ostikoa jirakoa ezkerrealderuntz eginez bukatuko dugu oin-punta irradakan.