Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Txingo luzeari esker, dantzariak hanka indar handiagoz eta altuago altxatzea lortzen du. Txingo luzea eskuineko hankarekin eskuinerantz egin eta gorputza albo batera jiratzearekin batera, ezkerreko hanka ahalik eta goren altxatzen da. Ezkerreko oina jaisterakoan eskuineko oinaren punta zapaldu behar da orpoarekin. Hanka indar handiz altxatu behar da gora, baina jaitsi ere indar handiz egin behar da, eta goitik datorren oina jaisteko mugimendu hori lurrean dagoen oinaren txingo txiki batekin laguntzen da.

Ezkerreko oinarekin eskuineko oinaren punta zapaldu ondoren, ezkerreko hanka urrats bat aurreratu behar da. Segidan ezkerrak egindakoari eskuineko oinak jarraituko dio eta ezkerreko hankaren orpoaren aurka itxi ondoren, aurrera egindako urratsaren luzera bera egin behar du eskuineko oinak atzerantz.

Ezkerreko oina atzerantz ekartzen hasi eta gorputza ezker aldera jiratzen hasi behar da dantzaria; ezker oin horrekin egingo du ezkerreko alderako txingoa eta sekuentzia osoa errepikatuko da ezkerreko alderuntz eta eskuineko hanka altxatzen delarik.