|
|
|
Badira zenbait mugimendu bere baitan urratsik osatzen ez dutenak, baina urratsen barnean eta urratsen arteko loturetan garrantzi handia dutenak. Demi-plié bi belaunek batera egiten duten flexio eta luzatze mugimendu bat da. Hasierako posizioan gaudela, bi belaunak batera tolesten hasiko gara, eta beraz, gerria lurreruntz hurbiltzen hasiko da, baina gorputzak tente eta luzatuta jarraitzen du. Belaunak oin-puntetara begira tolestu behar dira eta orpoak altxatzen hasi aurretik gorantz hasiko gara, belaunak berriz ere luzatuz . Demi-plié batzuetan inertzia hautsi eta inpultsoa eskuratzeko erabiltzen da, adibidez muriskak eta lasterkak egiterakoan. Beste batzuetan jauzi batetik lurrera erortzean kolpea samurtzeko funtzioa du, murisketan adibidez. | |
|
|
|
|
|
 |