|
|
|
Lasterka bikoiztua bi lasterkak osatzen dute. Bata bestearen segidan eta bakarraren denboran egindako bi lasterka dira. Bi lasterkak eskuinera egin behar dira, ondorioz, lehenengo lasterka bukatzerakoan, oinen hasierako posizioan bukatu behar da, bigarren lasterka ere eskuinerantz egin ahal izateko. Beraz, lehenengo lasterka egiterakoan garrantzitsua da hankak ondo gurutzatzea eta azken mugimenduan, eskuineko oina ezkerrekoaren aurrean jarri beharrean, ezkerreko orpoaren atzean jartzea, hau da, oinen hasierako posizioan. Berehala berriz ere demi-pliƩ egin eta bigarren lasterka egin behar da eskuineruntz, baina oraingoan eskuineko orpoa ezkerreko oinaren barnealdeko arkuan egokituz eta eskuinera egindako lasterka bikoiztua bukatuz. Lasterka bikoiztua bai eskuinera eta bai ezkerrera egin daiteke.
|
|
|
|
|
 |