Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
Oin-punta orpoarekikoa
Oin-punta orpo jirakoa
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Oinarrian Iztuetak deskribatzen duen urratsa tradizioz iritsitakoaren oso antzekoa bada ere, Iztuetak oin-punta, orpoa eta oin-punta markatu ondoren, orkatilaren kanpoko aldearekin lurrean dagoen oinaren kainaren aurka jo behar dela esaten du. Alegia muxeta bat izan daitekeen mugimendua deskribatzen du. Mugimendu hori ez da tradizioz iritsi oin-punta orpoarekiko urratsean eta proposamen honetan tradizioz iritsi den oin-punta orpoarekiko urratsaren aldeko hautua egin da.

Beraz, eskuineko oinarekin oin-punta orpoarekikoa egiteko, demi-plié egin eta eskuineko oinaren puntarekin lurra jo behar da lehenik eta behin. Segidan gauza bera egin behar da eskuineko oinaren orpoarekin eta hirugarrenik berriz ere eskuineko oinaren puntarekin jo behar da berriz ere lurrean. Mugimenduak oinek hasierako posizioan duten norabide berean egin behar dira, mugitzen dugun oinaren puntak geldi dagoen oinaren orpoaren ondoan jo behar du lurra, eta orpoarekin lurra jotzean belauna luzatu eta punta kanpora irekita egin behar da.

Bideoan eskuineko oinarekin eta ezkerrekoarekin, bata bestearen segidan egindako bi oin-punta orpoarekikoak ikus daitezke.

Oñ punta erpoakikoa edo zapateoa egiten da onela:

Eskuiko oñeko beatz aundiarekin jo bear du lurra, erpoa al duen guzia goraturik, kanpo aldera begira daukala; bereala, erpo beraren ondoko eskiñarekin jo bear du lurra, oñ punta zuti zuti kanpoko alderontz begira daukala; ostera, berriz jo bear du oñ beraren beatz aundiko puntarekin, lendabizikoan bezala. Iru kolpe oek ematean, oñ beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin jo bear du lurrean daukan ezkerrekoa kañara ezur erdikoan, eta ifini lurrean, ezkerrekoagandik lau beatzez apartago, erpo biak aurkez aurke, eta puntak saiets banaetara begira gelditzen diradela. Au da oñ punta erpoakiko edo zapateo bat, eta bestea egin bear du ezkerreko oñarekin, lenago eskuikoarekin egin duen bezala.