|
|
|
Lasterka gehiagotuaren ereduari jarraituz, lasterka oin-punta orpoarekikoan, lasterkaren denbora berean lasterka eta oin-punta orpoarekikoa egin behar dira. Ez da tradizioz iritsitako dantza ereduetan maiz egiten den lasterka gehi oin-punta orpoarekikoa konbinazioa. Kasu honetan lasterka oin-punta orpoarekikoa da, hau da, oin-punta orpo lasterka amaitu aurretik egin behar da. Beraz, eskuinerako lasterka egiten hasi eta oinen gurutzea egiten den unean, ezkerreko oina eskuinaren aurretik gurutzatuta dagoela, eskuineko oin-puntarekin lurrean jo behar da; ondoren eskuineko oinaren orpoarekin jo behar da lurrean eta berehala ezkerraren barne arkuaren txokoan jarri behar da eskuineko oinaren orpoa, urratsa amaituz, eta ezkerreranzko lasterka edo beste edozein urrats egiteko prest. Horixe da proposatzen den lasterka oin-punta orpoarekikoa eskuinera eta beste horrenbeste litzateteke ezkerrerantz egin beharrekoa, lasterka oin-punta orpoarekikoa ezkerrantz dantzatzeko.
|
|
|
|
|
 |