Muriskak goranzko jauzi zuzenekoak izan daitezkeen bezala, jirakoak ere izan daitezke. Dantzariak gorantz jauzi egin eta gorputza bere ardatzaren inguruan jiratzen du, bira oso bat eginez. Jirak bai eskuinera eta bai ezkerrera ere egin daitezke. Eta airean jira egiten den bitartean muriska erdiak, osoak edo gehiagotuak egin daitezke.  |  |  |  |  |  | Kabriola oek zuzenean gora bezala, orobat egiten dirade gorputzari jira osoa airean eragiten zaiola, alde bietara. Onetarako da bada txit premiazkoa, lenago erakutsi deran bezala, bi gisatara ikastea; zergatik modu batera baizik egiten ez dakienak, ezin egin ditzakean ongi, jira osoko muriska edo kabriolak. Eskuiko aldetik ezkerrerontz egin bear duenean kabriola jira osokoa, jo bear du lendabizi, jiratzearekin batean, eskuiko txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, ezkerreko zankoaren kañara ezur erdikoa, lenago esan deran bezala: eta gero onen txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, aren kañara ezur erdikoa. Ezkerreko aldetik eskuirontz egitean, jo bear du aurrena ezkerreko txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin eskuiko zankoaren kañara ezur erdikoa: eta gero, onen txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin aren kañara ezur erdikoa. |  |  |   |  |
|