Ezkerreko oinarekin eskuineko oinaren punta zapaldu ondoren, ezkerreko hanka urrats bat aurreratu behar da. Segidan ezkerrak egindakoari eskuineko oinak jarraituko dio eta ezkerreko hankaren orpoaren aurka itxi ondoren, aurrera egindako urratsaren luzera bera egin behar du eskuineko oinak atzerantz.
Ezkerreko oina atzerantz ekartzen hasi eta gorputza ezker aldera jiratzen hasi behar da dantzaria; ezker oin horrekin egingo du ezkerreko alderako txingoa eta sekuentzia osoa errepikatuko da ezkerreko alderuntz eta eskuineko hanka altxatzen delarik.