Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
Txingoa
Demi-plié
Muxeta
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Bullet1 Gipuzkoako dantzetarako erabili ohi diren urrats zerrenda honek Ikerfolk elkarteak egindako lana du oinarrian. Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregiren gidaritzapean Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal eta Jexux Larrea dantza-maisuek gauzatu dute lan hori. Juan Inazio Iztuetak 1824an Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburuan argitaratu zituen urratsen deskribapenak eta dantza-maisuen ahozko tradizioz gaurdaino iritsi diren irakaspenak daude proposamen honen oinarrian.

Bullet1 Ondare hori sistematizatu eta aurrez aurre emandako zenbait ikastaroren bidez zabaldu zen. Ikastaro horietarako gida-liburua Jira Galdua aldizkariaren lehen zenbakian argitaratu zen 1998an Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa izenburuarekin. Lan horretatik abiatuta, Gipuzkoako dantza tradizioan agertzen diren oinarrizko urratsen deskribapenak, azalpenak eta bideoak aurkezten dira hemen.

Bullet1 Urrats zerrenda honek Gipuzkoako dantzak egiteko, dantzariak ezagutu behar duen alfabetoa osatzen du. Urratsak ezagutu ondoren, urrats horiek elkarrekin lotzen ikasi behar du. “Ariketak” atalean aurkezten dira urratsen konbinaketetan trebatzeko hainbat ariketa. Aldaira izenarekin ezagutzen dira horiek eta ez dira dantzak, dantzariaren trebakuntzarako ariketak baino.