|
|
|
Erreberentzia edo agurra dantzatzerakoan dantzariaren aurrean dagoenari bizkarrik ez emateko egiten den aldairetan jaso da errespetuzko lasterka. Gurpilarekin egiten den lasterkaren antz handia du, baina ezkerreko oinarekin gurpila egin beharrean, oina ezkerraldera luzatu, eskuinaren ondora bildu eta berriz ere ezkerraldera luzatzen da. Hortik aurrerako mugimenduak lasterka arruntaren berberak dira. Ezkerreranzko errespetuzko lasterka egiterakoan eskuinarekin egin behar da gurpila.
|
|
|
|
|
 |