Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
Aurrerako zorrotza
Atzerako muriska
Eskuineko muriska
Ezkerreko muriska
Muriska txingokoak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Zorrotzak muriskak dira, baina jauzi bertikalean egin beharrean, aurrera, atzera edo alboetara egiten dira. Aurrerako eta atzerako zorrotzak elkarren osagarriak dira, eta bakoitza urrats osotzat eta elkarrekin lotu gabe erabil badaiteke ere, arrunta da bata bestearen atzetik ematea, segida bezala.

Hasierako posiziotik abiatuta, ezkerreko oinarekin txingo egin eta eskuineko oina luzatuta ateratzen da aurreruntz. Eskuineko oina airean dagoela eta ezkerreko oinarekin demi-plié eginda, jauzi egin: ezkerreko hankak eskuineko hanka azpitik jo behar du eta ondoren gainetik. Eskuineko oina jaitsi behar da lurrera eta ezkerrekoa ongi luzatuta airean utzi.


Aurrerako txorrotxa egiten da modu onetan:

Eskuiko oña altxatu ta puntaz beera txit aurrerontz luzaturik daukala, jo bear du ezkerrekoarekin aurrena azpian, eta gero gañean; eta eskuikoa lurrean ifintearekin batean, arrotu bear du ezkerrekoa al duen guzia aurrerontz, pizkortasun aundiarekin.