Hasierako posiziotik abiatuta, demi-plié egin eta gorantz egiten du jauzi dantzariak. Oin-puntak lurreruntz luzatu behar dira, baina hanken barnealdea aurrera erakutsiz, hau da, hasierako posizioan hankek zuten jarrerari eutsiz. Airean ezkerreko oina eskuinaren aurretik gurutzatu behar da eta lurrera erortzean, demi-plié eginez arindu behar da jauzia. Hasierako posizioan bukatzen da urratsa, hasi bezala. Orain arte deskribatutakoa ezkerra aurrean dugula egindako muriska erdia da. Hasieran eskuina aurrean izanez gero, muriska erdia egiteko demi-plié egin eta gorantz egiten du jauzi dantzariak. Hanken barnealdea aurrera erakutsiz, oin-puntak lurreruntz luzatu eta airean eskuineko oina ezkerrearen aurretik gurutzatu behar da. Demi-plié eginez erori lurrera eskuineko oinaren orpoa ezkerrekoaren barne-arkuaren txokoan egokituta dugula.  |  |  |  |  |  | Muriska edo kabriola erdiak egiten dirade onela: Oñak dantzan asitzeko moduan dauzkala, altxatu bear ditu lurretik biak bat batean, eta kabriola osoa egitean bezala bear du jo, ezkerreko oñaren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin eskuikoaren kañara ezur erdikoa, eta jarri bear du lurrean bi oñakin, jo duen gisa berberean zankoak gurutzeturik dauzkala, eskuikoa atzetik, eta ezkerrekoa gañetik dituela. Bereala altxatuko da lurretik biakin batean, eta joko du lendabizi eskuiko txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin ezkerrekoaren kañara ezur erdikoa, eta jarriko da lurrean jo duen gisa berberean zanko biak gurutzeturik dauzkala, ezkerrekoa atze aldetik eta eskuikoa aurretik dituela. Oek dirade bi kabriola erdi. |  |  |   |  |
|