Hasierako posizioa
  Muriskak
Muriska erdia
Muriska osoa
Muriska gehiagotua
Muriska jirakoa
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Muriska erdietan hanka-gurutzaketa bakarra egiten da airean, baina hasitako posizioan bukatzen da; muriska osoetan zangoak gurutzatu ondoren, posizioz aldatzen da eta beraz, hasierakoaren posizio simetrikoan bukatzen da. Gurutzaketa gehiago eginez, gero muriska gehiagotuak ditugu.

Hasierako posizio tik abiatuta, demi-plié egin eta gorantz egiten du jauzi dantzariak. Oin-puntak lurreruntz luzatu behar dira, baina hanken barnealdea aurrera erakutsiz, hau da, hasierako posizioan hankek zuten jarrerari eutsiz. Airean ezkerreko oina eskuinaren aurretik gurutzatu behar da eta ondoren eskuina gurutzatu behar da ezkerraren aurretik. Ezkerreko oina berriz ere aurretik gurutzatuta erori behar da lurrera, hasierako posizioan. Horixe litzateke muriska gehiagotua ezkerrarekin.

Muriska gehiagotua eskuinarekin egiteko, eskuina izan behar dugu aurrean, orpoa ezkerreko oinaren barne-arkuaren txokoan egokituta. Demi-plié egin eta gorantz egiten du jauzi dantzariak. Airean eskuineko oina ezkerraren aurretik gurutzatu behar da eta ondoren ezkerra gurutzatu behar da eskuinaren aurretik. Eskuineko oina berriz ere aurretik gurutzatuta erori behar da lurrera, muriska hasi aurretik oinek zuten posizio berean.



Goian azaldutakoa da tradizioz iritsi den muriska gehiagotua, baina muriskari zango-gurutzaketak gehitzen jarrai daiteke, dantzariak ahal bezainbat.