Hasierako posizioa
  Muriskak
Muriska erdia
Muriska osoa
Muriska gehiagotua
Muriska jirakoa
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Muriskak goranzko jauzi zuzenekoak izan daitezkeen bezala, jirakoak ere izan daitezke. Dantzariak gorantz jauzi egin eta gorputza bere ardatzaren inguruan jiratzen du, bira oso bat eginez. Jirak bai eskuinera eta bai ezkerrera ere egin daitezke. Eta airean jira egiten den bitartean muriska erdiak, osoak edo gehiagotuak egin daitezke.

Muriska jirakoa ezkerrera ezkerreko oina aurretik Muriska jirakoa eskuinera eskuineko oina aurretik

Aurrean zein oin dugun, muriskak eskuinera ala ezkerrera egiten ditugun eta muriska erdiak , osoak edo gehiagotuak egiten ditugun kontuan hartuta, muriska jirakoak egiteko hainbat aukera daude. Beraz, muriska erdiak, osoak edo gehiagotuak eginik, mota bakoitzeko muriskekin lau jirako muriska egin daitezke:

Muriska jirakoa eskuinera ezkerreko oina aurretik Muriska jirakoa ezkerrera eskuineko oina aurretik

 

Kabriola oek zuzenean gora bezala, orobat egiten dirade gorputzari jira osoa airean eragiten zaiola, alde bietara. Onetarako da bada txit premiazkoa, lenago erakutsi deran bezala, bi gisatara ikastea; zergatik modu batera baizik egiten ez dakienak, ezin egin ditzakean ongi, jira osoko muriska edo kabriolak.

Eskuiko aldetik ezkerrerontz egin bear duenean kabriola jira osokoa, jo bear du lendabizi, jiratzearekin batean, eskuiko txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, ezkerreko zankoaren kañara ezur erdikoa, lenago esan deran bezala: eta gero onen txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, aren kañara ezur erdikoa.

Ezkerreko aldetik eskuirontz egitean, jo bear du aurrena ezkerreko txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin eskuiko zankoaren kañara ezur erdikoa: eta gero, onen txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin aren kañara ezur erdikoa.