Hasierako posizioa
  Muriskak
Muriska erdia
Muriska osoa
Muriska gehiagotua
Muriska jirakoa
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Hasierako posiziotik abiatuta, demi-plié egin eta gorantz egiten du jauzi dantzariak. Oin-puntak lurreruntz begira luzatu behar dira, baina hanken barnealdea aurrera erakutsiz, hau da, hasierako posizioan hankek zuten jarrerari eutsiz. Airean ezkerreko oina eskuinaren aurretik gurutzatu behar da eta ondoren eskuina gurutzatu behar da ezkerraren aurretik. Eskuina aurrean dagoela erori behar da lurrera.

Muriska osoa ezkerrarekin Muriska osoa eskuinarekin


 

Orain arte deskribatutakoa ezkerra aurrean dugula hasten den muriska osoa edo zuzena da. Hasieran eskuina aurrean dugula muriska osoa egiteko ere, demi-plié egin eta gorantz egiten du jauzi dantzariak. Hanken barnealdea aurrera erakutsiz, luzatu oin-puntak lurreruntz eta airean eskuineko oina ezkerrearen aurretik gurutzatu behar da. Segidan, ezkerreko oina gurutzatu behar da eskuinaren aurretik eta modu horretan erori behar da lurrera, demi-plié eginez eta ezkerreko hanka eskuinaren aurrean dugula, hasierako posizioa osatuz.



Muriska edo kabriola egiten ikasi bear du, bi gisatara modu onetan: gorputza lurretik airaturik, gurutzetu bear ditu aztal biak, oñ puntak al duen atzeratuena, eta erpoak txit aurrera begira dauzkala.

Aztal biak ongi gurutzetzeko, jo bear du lendabizi, airean, ezkerreko oñaren kanpo aldeko koiskor txonkatillakoarekin, eskuikoaren kañara ezur erdikoa, txit be bean; eta gero eskuikoaren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin ezkerreko zankoaren kañara ezur erdikoa be bean. Au da muriska edo kabriola alde baterakoa; eta beste alderakoa ongi egiteko aski du, lenago aurrena ezkerreko oñarekin egin duena, eskuikoarekin egitea, eta onekin egin duena berbera gero arekin.