|
|
|
 |
Atzeruntz egiten diren bi muriska edo zorrotz dira. Bi muriskak, bata bestearen segidan egiten dira, eta elkarren artean simetrikoak dira. Muriska txingokoak nahi beste egin daitezke, baina beti simetrikoak izan behar dira, eta oin batekin egindakoa bestearekin ere egin behar da. Bat eskuineko oinarekin hasten bada, bigarrena ezkerrekoarekin hasi behar da, eta alderantziz. Adibidez, lehenengo eskuinekoa eta ondoren ezkerrekoa egiteko, lehenengo ezkerreko oinarekin txingo egin eta eskuineko oina altxatu behar da atzeruntz eta ongi luzatuta jarri airean. Eskuineko oina airean dagoela eta ezkerreko oinarekin demi-plié eginda, jauzi egin: ezkerreko hanka altxatu eta eskuineko hanka azpitik jo behar du eta ondoren gainetik. Eskuineko oina jaitsi behar da lurrera eta ezkerrekoa ongi luzatuta airean utzi, atzeko aldean. Lehenengo muriska bukatu bezain laster, ezkerreko oina airean dagoela eta eskuineko oinarekin demi-plié eginez jauzi egin: eskuineko oina altxatu eta ezkerreko hanka azpitik jo behar du eta ondoren gainetik. Ezkerreko oina jaitsi behar da lurrera eta eskuinekoa ongi luzatuta airean utzi atzeko aldean.  |  |  |  |  |  | Muriska txingokoak edo ala de pitxonak egiten dirade onela: Eskuiko oña altxatuta puntaz beera begira atzerontz luzaturik daukala, jo bear du ezkerrekoarekin, azpian eta gero gañean kabriola egitean bezala, eta ifini bear du eskuikoa bakarrik lurrean. Airean gelditu zaion ezkerrekoaren punta luzaturik atzerontz begira jarri, ta jo bear du eskuikoarekin azpian ta gañean, lenago au, arekin bezala; eta jarri lurrean ezkerrekoa bakarrik. Oek dira bi muriska txingokakoak edo ala de pitxon esan oi diezatenak. Modu onetan egin ditzake dantzariak nai dituen ainbat txingokako muriska, baña beti bear ditu osekitu eskuiko oñarekin, egiten dituen ainbeste, ezkerrekoarekin, ikusleak esan ez degioten artoa jaten al diola ezkerreko ankak. |  |  |   |  |
|
|
|
|
|
 |