 |  | Oñ punta erpoakikoa edo zapateoa egiten da onela: Eskuiko oñeko beatz aundiarekin jo bear du lurra, erpoa al duen guzia goraturik, kanpo aldera begira daukala; bereala, erpo beraren ondoko eskiñarekin jo bear du lurra, oñ punta zuti zuti kanpoko alderontz begira daukala; ostera, berriz jo bear du oñ beraren beatz aundiko puntarekin, lendabizikoan bezala. Iru kolpe oek ematean, oñ beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin jo bear du lurrean daukan ezkerrekoa kañara ezur erdikoan, eta ifini lurrean, ezkerrekoagandik lau beatzez apartago, erpo biak aurkez aurke, eta puntak saiets banaetara begira gelditzen diradela. Au da oñ punta erpoakiko edo zapateo bat, eta bestea egin bear du ezkerreko oñarekin, lenago eskuikoarekin egin duen bezala. |  |