 |  | Laisterkak edo karrerak egiten dirade modu onetan: Karrera bakoitzak ditu bost kolpe, gisa onetan: 1. Lendabiziko kolpean, oñak dantzarako moduan jarririk dauzkala, idiki bear ditu bi oñak bat batean, eskuikoa eskuirontz, eta ezkerrekoa ezkerrerontz, erpo bien tartean uzten duelarik arrada baten tokia. Erpoak alkargana begira aurkez aurke gelditzen diradela, eta oñ puntak saiets bietara. 2. Bigarren kolpean, eskuiko oña bere lekuan geldirik dagoela, ifini bear du ezkerrekoa bere beatz aundiarekin, eskuikoari erpoan ukitzen diola. 3. Irugarrenean, ezkerrekoa geldirik bere tokian daukala, eskuikoa altxaturik jarri bear du lurrean airada batez aurrerago eskuirontz, lenago zeukan gisa berberean punta saiets alderontz duela. 4. Laugarrenean, eskuikoa geldirik dagoela jarri bear du ezkerrekoa bere erpoarekin, eskuikoaren beatz aundiari barrun aldeti ukitzen diola. 5. Bostgarrenean, ezkerrekoa geldirik daukala, ifini bear du eskuikoa bere erpoarekin, ezkerreko oñari erdi erdiko sakanean ukitzen diola; puntaz saietsera begira, gurutze burugabe baten gisara bi oñak gelditzen diradela. Au da karrera bat eta eskuirontz egiten daña. Ezkerreko aldera orobat egin bear da karrera; eta au bear bezala egiteko ez du besterik, ez bada, eskuiko alderakoa bukatzen duenean oñ biak idikitzea zein bere alderontz begira bat batean, airada baten tokia bien tartean uzten duela. Bigarren kolpean, ezkerreko oña geldirik dagoela, eskuikoa bere beatz aundiarekin, ezkerreko erpoari ukitzen diola bear du ifini. Irugarrenean, eskuikoa geldirik daukala, bear du ezkerrekoa airada batez aurreratu ezkerrerontz. Laugarrenean, ezkerrekoa geldirik dagoela, eskuikoa bere erpoarekin, ezkerrekoaren beatz aundiari ukitzen diola bear du jarri; eta bostgarrenean, eskuikoa geldirik daukala, bear du ifini ezkerrekoa bere erpoarekin, eskuiko oñaren erdi erdiko sakanari ukitzen diola. Oek dirade karrera senzilloak. |  |