Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
Lauarin
Lauarin zaharra
Lauarin berriztua
Lauarina gurpilarekin
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Lauarin berriztua Iztuetak deskribatzen duen urratsa da, baina tradizioz ez da iritsi gaurdaino. Iztuetaren deskribapenak erakusten duen urrats hau salbuespena da gainontzeko urratsen aurkako zentzua baitu: ezkerreruntz egiten da lauarin berriztua eta ohikoa eskuineruntz egitea da, bai tradizioz iritsitakoetan eta bai Iztuetak azaltzen dituen gainontzeko urrats guztietan.

Eskuineko oinarekin muxeta bat eginez hasten da urratsa. Segidan ezkerreko oinaren kanpo maleoloarekin eskuineko oinaren kaina jo eta eskuineko oinetik arra batera lurrean ezartzen da ezkerreko oina. Ezkerreko oina lurrera iritsi orduko, eskuineko oina altxatu eta orpoarekin ezkerreko oinaren oin-punta zapalduko du gorputza ezkerrealdera jiratzen duen bitartean.



Ezkerreranzko mugimendua litzateke orain arte azaldutakoa. Urratsa osatzeko beste horrenbeste egin behar da eskuineruntz, kasu honetan hasierako muxeta ezkerreko oinarekin eginez.

Lau ariñ berriztuak edo kuatro pelo redoblatuak egiten dirade modu onetan:

Eskuiko oña bakarrik altxatu ta punta zuzen zuzen lurrera begira duela barrungo aldera eragiñik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, ezkerrekoaren kañara ezur erdikoa jo, ta ifini bear du lurrean, erpo biak musuz musu alkarri ukitzen diotela. Orduan ezkerreko oña altxatu ta kanpoko aldera eragiñik, jo bear du beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin eskuikoa kañara ezur erdikoan, eta jarri lurrean, eskuikoagandik arrada erdi batez apartago, punta txit atzera, eta erpoa aurrera begira dituela, au lurrean ifini bezin laister, eskuikoa altxatu ta jarri bear du erpo berarekin, ezkerrekoaren beatz aundiari ukitzen diola; baita gorputza ere, ezkerreko saiets aldera begira.

Au da lau ariñ berriztu edo kuatro pelo redoblatu bat, eta bestea egiteko, altxatu bear du ezkerreko oña bakarrik, eta punta zuzen zuzen lurrera begira duela barrungo aldera eragiñik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin eskuikoaren kañara ezur erdikoa jo, ta ifini bear du lurrean erpo biak musuz musu alkarri ukitzen diotela. Orduan, eskuiko oña altxatu ta kanpoko aldera eragiñik, jo bear du beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, ezkerreko kañara ezur erdikoa, eta jarri lurrean, ezkerrekoagandik arrada erdi batez apartago, punta txit atzera, eta erpoa aurrera begira dituela; au lurrean ifini bezin laister, ezkerrekoa altxatu ta jarri bear du erpoarekin, eskuikoaren beatz aundiari ukitzen diola; baita gorputza ere eskuiko saiets aldera begira. Au da bigarren lau ariña