Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
Lauarin
Lauarin zaharra
Lauarin berriztua
Lauarina gurpilarekin
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Tradizioz iritsi den lauarina da hemen azaltzen dena. Lauarin hau ez dator bat Iztuetak deskribatzen duenarekin, eta beraz, Iztuetak deskribatzen duena lauarin zaharra izendatzen da hemen.

Hasierako posiziotik abiatuta, txingo egiten da ezkerreko oinarekin eta lurreko gurpil erdi bat marrazten da lurrean eskuineko oinarekin. Gurpil erdia osatu eta eskuineko oina ezkerrekotik urrutiratuta dagoenean, lurrean jarri eta ezkerreko oina eskuinaren aurretik gurutzatzen da. Garrantzitsua da hanka gurutzatze hau ondo egitea urratsaren muinetako bat delako, eta ez bakarrik lauarinean, lasterka mota guztietan aurkitzen baita. Lasterkak, lasterka jirakoak eta lasterka gehiagotuak ongi egiteko ezinbestekoa da gurutzatze hori behar bezala egitea.
 


Ezkerreko oina eskuinaren aurretik gurutzatu ondoren, eskuina ezkerra dagoen tokira eraman eta ezkerreko oinaren punta zapalduko du. Horrela bukatzen da lauarina osatzen duten lau mugimenduetatik lehena. Eskuineko oinarekin ezkerrekoaren aldamenean txingo egin eta eskuinera egindako mugimendu osoa ezkerrerantz eta kontrako hankekin egin behar da bigarren mugimendua osatuz. Hirugarren mugimendua lehenengoaren bera da, eta laugarrena bigarrenaren antzekoa, baina azken mugimenduan ezkerreko oinarekin eskuineko oin-punta zapaldu beharrean, ezkerreko oinaren orpoa eskuinekoaren barne-arkuan egokituko da, lurrean ezarrita, hasierako posizioan beraz.

Desplazamenduko urratsa da lauarina, dantzaria tokiz aldatzen baita oinekin batera eta gorputza tente eta aurrera begira dago une oro, mugimenduekin batera balantza egin gabe. Lau mugimenduk osatzen dute lauarina baina urratsa bakarra da eta beti lau mugimenduak egin behar dira, hasi eta bukatu, mugimendu horiek ez baitute berezko izaterik urratsetik kanpo.