Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
Lauarin
Lauarin zaharra
Lauarin berriztua
Lauarina gurpilarekin
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Lauarin hau Iztuetak eskaintzen dituen deskribapenen interpretazio bat da. Urrats hau ez da tradizioz iritsi, baina zenbait dantzari nagusiri ikusi izan zaienarekin antz handia du.

Lauarin zaharra osatzen duten lau mugimenduetako bakoitzaren hasieran Iztuetak deskribatzen duen mugimendua dantzako hainbat tradiziotako moucheté edo muxeta gisa interpretatu da hemen. Beraz, alborako mugimendu bakoitza hasteko, muxeta bat egingo du dantzariak eta ondoren, gorputza jiratuz, muxeta egin duen oina lurrean jarri eta haren oin-punta zapalduko du beste oinarekin. Eskuinerantz hasten da eta beraz, lehenengo mugimendua eskuinarekin muxeta eginez hasiko da; ondoren mugimendu bera ezkerreruntz egin behar da, hirugarrena eskuineruntz eta laugarrenean hasierako posiziora itzuliko da dantzaria ezkerreruntz.
 


Iztuetak esaten duenez, urrats hau lau mugimenduek osatzen dute, beraz, lau aldiz egin behar da, bi albo bakoitzera.

Lau ariñak edo kuatro peloak egiten dirade onela:

Eskuiko oña bakarrik altxatu ta, punta saietsera begira duela, kanpoko aldera eragiñik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin ukitu bear dio lurrean daukan ezkerrekoari kañara ezur erdikoan, eta ifini bear du lurrean ezkerrekoagandik arrada erdi batez apartarago, punta txit atzera, eta erpoa aurrera begira dituela. Au lurrean ifintean, bereala, ezkerrekoa altxaturik bear du jarri erpoarekin, eskuikoaren beatz aundiari barrengo aldetik ukitzen diola, eta gorputza eskuiko aldeko saietsera begira duela. Au da lau arin edo kuatro pelo bat.

Esan deran moduan bi oñak dauzkala, altxatu bear du bakarrik ezkerrekoa, eta punta saietsera begira duela kanpoko aldera eragiñik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin ukitu bear dio lurrean daukan eskuikoari kañara ezur erdikoan, eta jarri bear du lurrean eskuikoagandik arrada erdi batez apartarago, punta txit atzera, eta erpoa aurrera begira dituela; au lurrean ifintean bereala eskuikoa altxaturik jarri bear du erpoarekin, ezkerrekoaren beatz aundiari barrungo aldetik ukitzen diola, eta gorputza ezkerreko aldeko saietsera begira duela. Au da bigarren lau ariña. Lau ariñ edo kuatro pelo oek ez dirĂ¡ egiten bein ere asialdia batean lau baño gutxiago, ez eta geiago ere.