|
|
|
Gainontzeko lasterkak bezala, lasterka gehiagotuak ere, dantzaria aurrera begira dagoela alboetara mugituz, edota dantzariaren ardatzaren inguruan itzuli eginez dantza daitezke. Lasterka gehiagotua eskuinera egitean, eskuinera jiratu behar da eta ezkerrera egitean ezkerrerantz. Urratsaren gainontzeko mugimendu guztiak lasterka gehiagotu arruntaren berberak dira. Lauarinean azaltzen den bezala, oso garrantzitsua da lasterka gehiagotua jirakoa zuzen gauzatzeko, urratsaren erdian dagoen oin-gurutzatzea ongi egitea. Eskuinera egindako lasterka gehiagotuan, ezkerreko oina eskuinaren aurretik ongi gurutzatu behar da. Lasterka jirakoak goitik egin daitezkeen bezala, lasterka gehiagotuak jirakoak ere goitik egin daitezke.
|
|
|
|
|
 |