Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
Lasterka
Lasterka jirakoa
Lasterka jirakoa goitik
Lasterka gehiagotua
Lasterka oin-punta orpoarekikoa
Lasterka bikoiztua
Lasterka gehiagotua jirakoa
Lasterka oin-punta orpo jirakoa
Lasterka gurpilarekin
Errespetuzko lasterka
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Lasterka gehiagotuaren ereduari jarraituz, lasterka oin-punta orpoarekikoan, lasterkaren denbora berean lasterka eta oin-punta orpoarekikoa egin behar dira. Ez da tradizioz iritsitako dantza ereduetan maiz egiten den lasterka gehi oin-punta orpoarekikoa konbinazioa. Kasu honetan lasterka oin-punta orpoarekikoa da, hau da, oin-punta orpo lasterka amaitu aurretik egin behar da.
Lasterka oin punta orpoarekikoa eskuinera Lasterka oin punta orpoarekikoa ezkerrera

Beraz, eskuinerako lasterka egiten hasi eta oinen gurutzea egiten den unean, ezkerreko oina eskuinaren aurretik gurutzatuta dagoela, eskuineko oin-puntarekin lurrean jo behar da; ondoren eskuineko oinaren orpoarekin jo behar da lurrean eta berehala ezkerraren barne arkuaren txokoan jarri behar da eskuineko oinaren orpoa, urratsa amaituz, eta ezkerreranzko lasterka edo beste edozein urrats egiteko prest. Horixe da proposatzen den lasterka oin-punta orpoarekikoa eskuinera eta beste horrenbeste litzateteke ezkerrerantz egin beharrekoa, lasterka oin-punta orpoarekikoa ezkerrantz dantzatzeko.