Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
Lasterka
Lasterka jirakoa
Lasterka jirakoa goitik
Lasterka gehiagotua
Lasterka oin-punta orpoarekikoa
Lasterka bikoiztua
Lasterka gehiagotua jirakoa
Lasterka oin-punta orpo jirakoa
Lasterka gurpilarekin
Errespetuzko lasterka
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Lasterka gehiagotua Iztuetak deskribatzen du, baina ez da tradizioz iritsi. Iztuetak deskribatzen duenaren interpretazio bat egin da. Lasterka baten denboran, lasterka bat eta muriska bat egin behar dira. Ez da tradizioz iritsitako dantza ereduetan maiz egiten den lasterka gehi muriska konbinazioa. Kasu honetan lasterka muriskarekin da, hau da, muriska lasterka amaitu aurretik egin behar da. Iztuetak muriska erdiak egin behar direla dio, baina aipatzen dituen muriska horiek sortzen dituen zalantzak direla eta, muriska osoa egitea proposatzen da.
Lasterka gehiagotua eskuinera Lasterka gehiagotua ezkerrera

Beraz, eskuinerako lasterka egiten hasi eta oinen gurutzea egiten den unean, ezkerreko oina eskuinaren aurretik gurutzatuta dagoela, jauzi egin eta muriska oso bat eginez, eskuina aurrean duela eroriko da lurrera dantzaria, ezkerreranzko lasterka edo beste edozein urrats egiteko prest. Horixe da proposatzen den lasterka gehiagotua eskuinera eta beste horrenbeste litzateteke ezkerrerantz egin beharrekoa, lasterka gehiagotua ezkerrantz dantzatzeko.


Laisterka geiagotuak edo karrera añadituak egiten dirade onela:

Karrera geiagotua edo añaditua egiteko lendabizi egin bear du senzilloa, esan deran bezala, eta orduan añaditzen da, kabriola erdi, goien erakutsi ditudanakin. Kabriola erdi oek egin bear ditu eskuiko aldeko karrera añaditzean, lendabizi ezkerreko oña gañetik, eta eskuikoa azpitik dituela; eta gero eskuikoa gañetik, eta ezkerrekoa azpitik lurrean ifinten dituela, esanik daukadan bezala. Baña ezkerreko aldeko karrera añaditzean, egin bear ditu, aurrena eskuiko oña gañetik, eta ezkerrekoa azpitik dituela, eta gero ezkerrekoa gañetik, eta eskuikoa azpitik dituela lurrean jartzen dala.