Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
Lasterka
Lasterka jirakoa
Lasterka jirakoa goitik
Lasterka gehiagotua
Lasterka oin-punta orpoarekikoa
Lasterka bikoiztua
Lasterka gehiagotua jirakoa
Lasterka oin-punta orpo jirakoa
Lasterka gurpilarekin
Errespetuzko lasterka
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Iztuetak deskribatzen dituen lasterkak eta tradizioz iritsi direnak bat datoz bere mugimendu gehienetan. Alde bakarrak urratsaren hasieran gertatzen dira, hasierako demi-plié-aren ondoren Iztuetak bi oinak irekitzen direla deskribatzen baitu, eta gaur egun, oin batek bere tokian jarraitzen baitu bestea irekitzen den bitartean. Iztuetak deskribatzen duen modu hori, besteak beste, Añorga eta Andoaingo dantzari zaharrek dantzatzen zuten.

Behin demi-plié egin eta ezkerreko oina ezkerreruntz luzatu eta eskuineko orkatilaren barnealdea aurreko aldera erakutsi dugula, ezkerreko oina eskuinaren atzekaldean jartzen da lurrean. Hortik aurrera lauarinaren mugimendu berdinekin osatzen da lasterka, baina bukaeran, eskuineko oinaren orpoarekin ezkerreko oinaren oin-punta zapaldu beharrean, eskuineko oinaren orpoa ezkerrekoaren barne-arkuaren txokoan kokatzen da, urratsa bukatuz. Izan ere, lauarina osatzen duten mugimenduak lau badira ere, lasterka oso bat ezkerretik eskuinera doana da, eta hortxe bukatzen da lasterka. Ondoren, eskuinetik ezkerreranzko lasterka bat egin ohi da, baina hori dagoeneko beste lasterka bat da.

Lasterka eskuinera Lasterka ezkerrera


Laisterkak edo karrerak egiten dirade modu onetan:

Karrera bakoitzak ditu bost kolpe, gisa onetan:

1. Lendabiziko kolpean, oñak dantzarako moduan jarririk dauzkala, idiki bear ditu bi oñak bat batean, eskuikoa eskuirontz, eta ezkerrekoa ezkerrerontz, erpo bien tartean uzten duelarik arrada baten tokia. Erpoak alkargana begira aurkez aurke gelditzen diradela, eta oñ puntak saiets bietara.

2. Bigarren kolpean, eskuiko oña bere lekuan geldirik dagoela, ifini bear du ezkerrekoa bere beatz aundiarekin, eskuikoari erpoan ukitzen diola.

3. Irugarrenean, ezkerrekoa geldirik bere tokian daukala, eskuikoa altxaturik jarri bear du lurrean airada batez aurrerago eskuirontz, lenago zeukan gisa berberean punta saiets alderontz duela.

4. Laugarrenean, eskuikoa geldirik dagoela jarri bear du ezkerrekoa bere erpoarekin, eskuikoaren beatz aundiari barrun aldeti ukitzen diola.

5. Bostgarrenean, ezkerrekoa geldirik daukala, ifini bear du eskuikoa bere erpoarekin, ezkerreko oñari erdi erdiko sakanean ukitzen diola; puntaz saietsera begira, gurutze burugabe baten gisara bi oñak gelditzen diradela. Au da karrera bat eta eskuirontz egiten daña.

Ezkerreko aldera orobat egin bear da karrera; eta au bear bezala egiteko ez du besterik, ez bada, eskuiko alderakoa bukatzen duenean oñ biak idikitzea zein bere alderontz begira bat batean, airada baten tokia bien tartean uzten duela. Bigarren kolpean, ezkerreko oña geldirik dagoela, eskuikoa bere beatz aundiarekin, ezkerreko erpoari ukitzen diola bear du ifini. Irugarrenean, eskuikoa geldirik daukala, bear du ezkerrekoa airada batez aurreratu ezkerrerontz. Laugarrenean, ezkerrekoa geldirik dagoela, eskuikoa bere erpoarekin, ezkerrekoaren beatz aundiari ukitzen diola bear du jarri; eta bostgarrenean, eskuikoa geldirik daukala, bear du ifini ezkerrekoa bere erpoarekin, eskuiko oñaren erdi erdiko sakanari ukitzen diola. Oek dirade karrera senzilloak.