|
|
|
Lasterkak dantzaria aurrera begira dagoela alboetara mugituz egiteaz gain, dantzariaren ardatzaren inguruan itzuli eginez dantza daitezke. Lasterka eskuinera egitean, eskuinerantz jiratu behar da eta ezkerrera egitean, ezkerrerantz. Urratsaren gainontzeko mugimendu guztiak lasterka arruntaren berberak dira. Lauarinean azaltzen den bezala, oso garrantzitsua da lasterka jirakoa zuzen gauzatzeko, urratsaren erdian dagoen oinen gurutzatzea ongi egitea. Eskuinera egindako lasterkan, eskuineko oinarekin egiten den gurpil erdiaren ondoren ezkerreko oinarekin eskuinaren aurretik ongi gurutzatu behar da.
|
|
|
|
|
 |