|
|
|
Lasterka jirakoa goitik egiteko, lasterka jirakoa egin behar da, baina, hanka-gurutzatzea egiterakoan, gurutzatze hori airean egin behar da. Ahalik eta goren altxa behar dira oinak, baina hanka altxatzeak ez du urratsa aldatu behar, eta goitik egin arren, hankak gurutzatu egin behar dira. Jira egin ahala, zangoak progresiboki joan behar dira igotzen eta puntu gorena atzeko aldean bilatu behar da, baina jira osoa baliatu behar da oinak altxatu eta jaisten joateko. Lasterka jirakoa goitik ez da atzera begira egiten den zango ostiko bat, goitik egiten den lasterka jirakoa da. Lasterka jirakoa goitik bai eskuinera eta bai ezkerrera egin daiteke.
|
|
|
|
|
 |