| 
	
		
	
	  
	 | 
    
	  
      
        | 
		  
		 | 
       
      
        
  
    | 
	
	 | 
    
			 
		 
		 
		  
		       Gainontzeko lasterkak bezala, lasterka oin-punta orpo jirakoak ere, dantzaria aurrera begira dagoela alboetara mugituz, edota dantzariaren ardatzaren inguruan itzuli eginez dantza daitezke. Lasterka oin-punta orpo jirakoa eskuinera egitean, eskuinera jiratu behar da eta ezkerrera egitean, ezkerrerantz. Urratsaren gainontzeko mugimendu guztiak lasterka oin-punta orpo arruntaren berberak dira.         Lauarinean azaltzen den bezala oso garrantzitsua da lasterka oin-punta orpo jirakoa zuzen gauzatzeko urratsaren erdian dagoen oin-gurutzatzea ongi egitea. Eskuinera egindako lasterka oin-punta orpo jirakoan, ezkerreko oina eskuinaren aurretik ongi gurutzatu behar da.   	
					 |  
	|   |  
 
	 | 
   
 
 | 
       
      | 
      |