Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
Lurreko gurpila
Belauneko gurpila
Belauneko gurpil jirakoa
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira



Dantzaria hasierako posizioan dagoela, borobilak marraztu behar dira lurrean oinarekin. Borobilak geldi dagoen oinaren ondotik hasi, orkatila eta punta luzatuz aurretik pasa eta kanporantz egiten dira. Ahalik eta borobil handienak egin behar dira, baina belaunik tolestu gabe. Lurreko gurpilak egiteko hautatzen den musika zatian ahalik eta gurpil gehien egin behar dira; Beraz, gurpilak azkar egiten saiatu behar du dantzariak gorputzaren orekarik galdu gabe.

Eskuineko oinarekin zein ezkerrekoarekin egiten dira lurreko gurpilak .

Bideoan ikus daitezkeen lurreko gurpilak azkartasuna lantzeko ariketa bezala eginda daude.