Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
Lurreko gurpila
Belauneko gurpila
Belauneko gurpil jirakoa
  Sentziloak
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira



Belauneko gurpila egiten den aldi berean gorputza bere ardatzaren inguruan jiratzen denean osatzen da belauneko gurpil jirakoa. Lurrean geratuko den oinaren txingo batekin hasten da urratsa, segidan beste zangoaren belauna altxatu eta belauneko gurpila egiten hasten da. Lurrean dagoen hankaren gainean egindako hiru txingok lagunduta, jira osoa ematen zaio gorputzari eta airean dagoen hankak belauneko gurpilak eginez jarraitzen du berriz ere gorputza aurrera begira geratu arte.

Ezkerrera zein eskuinera egin daiteke belauneko gurpil jirakoa. Ezkerrera egiteko, ezkerreko oinarekin egiten da txingoa eta eskuineko zangoarekin belauneko gurpilak. Eskuinera egiteko, eskuineko oinarekin egiten da txingoa eta ezkerreko zangoarekin belauneko gurpilak.