 |  | Lau ariñ berriztuak edo kuatro pelo redoblatuak egiten dirade modu onetan: Eskuiko oña bakarrik altxatu ta punta zuzen zuzen lurrera begira duela barrungo aldera eragiñik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, ezkerrekoaren kañara ezur erdikoa jo, ta ifini bear du lurrean, erpo biak musuz musu alkarri ukitzen diotela. Orduan ezkerreko oña altxatu ta kanpoko aldera eragiñik, jo bear du beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin eskuikoa kañara ezur erdikoan, eta jarri lurrean, eskuikoagandik arrada erdi batez apartago, punta txit atzera, eta erpoa aurrera begira dituela, au lurrean ifini bezin laister, eskuikoa altxatu ta jarri bear du erpo berarekin, ezkerrekoaren beatz aundiari ukitzen diola; baita gorputza ere, ezkerreko saiets aldera begira. Au da lau ariñ berriztu edo kuatro pelo redoblatu bat, eta bestea egiteko, altxatu bear du ezkerreko oña bakarrik, eta punta zuzen zuzen lurrera begira duela barrungo aldera eragiñik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin eskuikoaren kañara ezur erdikoa jo, ta ifini bear du lurrean erpo biak musuz musu alkarri ukitzen diotela. Orduan, eskuiko oña altxatu ta kanpoko aldera eragiñik, jo bear du beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, ezkerreko kañara ezur erdikoa, eta jarri lurrean, ezkerrekoagandik arrada erdi batez apartago, punta txit atzera, eta erpoa aurrera begira dituela; au lurrean ifini bezin laister, ezkerrekoa altxatu ta jarri bear du erpoarekin, eskuikoaren beatz aundiari ukitzen diola; baita gorputza ere eskuiko saiets aldera begira. Au da bigarren lau ariña |  |