 |  | Lau ariñak edo kuatro peloak egiten dirade onela: Eskuiko oña bakarrik altxatu ta, punta saietsera begira duela, kanpoko aldera eragiñik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin ukitu bear dio lurrean daukan ezkerrekoari kañara ezur erdikoan, eta ifini bear du lurrean ezkerrekoagandik arrada erdi batez apartarago, punta txit atzera, eta erpoa aurrera begira dituela. Au lurrean ifintean, bereala, ezkerrekoa altxaturik bear du jarri erpoarekin, eskuikoaren beatz aundiari barrengo aldetik ukitzen diola, eta gorputza eskuiko aldeko saietsera begira duela. Au da lau arin edo kuatro pelo bat. Esan deran moduan bi oñak dauzkala, altxatu bear du bakarrik ezkerrekoa, eta punta saietsera begira duela kanpoko aldera eragiñik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin ukitu bear dio lurrean daukan eskuikoari kañara ezur erdikoan, eta jarri bear du lurrean eskuikoagandik arrada erdi batez apartarago, punta txit atzera, eta erpoa aurrera begira dituela; au lurrean ifintean bereala eskuikoa altxaturik jarri bear du erpoarekin, ezkerrekoaren beatz aundiari barrungo aldetik ukitzen diola, eta gorputza ezkerreko aldeko saietsera begira duela. Au da bigarren lau ariña. Lau ariñ edo kuatro pelo oek ez dirĂ¡ egiten bein ere asialdia batean lau baño gutxiago, ez eta geiago ere. |  |