Oina aurrerantz eta ahalik eta goren altxatzeko egiten den mugimendua da oin-punta gailur. Oin batekin txingo egiten da eta txingoak eskaintzen duen inpultsoa baliatuz, ahalik eta goren altxatzen da beste hanka. Belauna zuzen dagoela altxatu behar da zangoa eta lurrera jaisten denean, goitik datorren oinarekin lurrean dagoen oinaren punta zapaldu behar da. Mugimendua egitean gorputzaren zuzentasunari eutsi behar zaio, gerria eta bizkarra okertu gabe.
Oin-punta gailur eskuineko hankarekin eta ezkerreko hankarekin egin daiteke, eta dantzaria hasierako posiziotik abiatzen denean, txingoa aurrean edo atzean dugun oinarekin egin daiteke.