|
|
|
Oin-punta orpoarekikoa gorputza bere ardatzaren inguruan jira eginez ere egiten da: oin-punta orpo jirakoa. Oin-punta orpoarekikoa eskuinarekin egiten bada ezkerreruntz jiratu behar da eta ezkerrarekin egiten bada jokoa, eskuineruntz jiratu behar da. Puntarekin hasita, lau mugimendutan egiten da jira osoa: punta, orpoa, punta eta orpoarekin bukatuz. Mugimendu bakoitza punta edo orpoa lurraren aurka jotzearekin batera, egiten den jauzi txiki batez laguntzen da.
|
|
|
|
|
 |