Hasierako posizioa
  Muriskak
  Gurpilak
  Sentziloak
Sentziloa
Zortzikoko sentziloa
Sentzilo 40 muriska
Sentzilo kontradantzakoa
  Oin-punta gailur
  Oin-punta orpokoak
  Oin-punta irradakan
  Lauarinak
  Lasterkak
  Zorrotzak
  Txingo luze paseoa
  Zango ostikoa
  Jira galdua
  Deiak
  Azken-azkena
  Trantsiozko urratsak
  Lehen aldaira
  Bigarren aldaira
  Hirugarren aldaira
  Laugarren aldaira
  Bostgarren aldaira
  Seigarren aldaira


Sentziloa hainbat elementuk osatzen duten urrats konplexua da. Hasierako doinuetan dantzatu edo zortzikoetan dantzatu, urratsaren dantzaera nabarmen aldatzen da eta ondorioz bi urrats desberdinen irudia eskain dezake. Hasierako doinuetan egiten den sentziloa ikus daiteke atal honetan eta zortzikoetan egiten den sentziloa, zortzikoko sentziloa izeneko atalean ikus daiteke.

Ondoko bi bideoetan hasierako doinuetako sentziloaren bi aldaera ikus daitezke. Lehenengoa Iztuetak deskribatzen duen sentziloa da. Bigarrena sentzilo horren aldaera loratuagoa da, tradizioz erreberentzia edo belauntxingoa dantzetan iritsi dena, eta musikak eskaintzen dituen tarte lasaietan lurreko eta belauneko gurpilak jasotzen dituena.

Sentziloa Iztuetak deskribatzen duen moduan Tradizioz heldutako sentziloa

 

Bigarren aldaeran hanka gorputzaren oreka hautsi gabe ahalik eta goren altxatzen da, baina, lehengoan bezala, hanka altxatzeko norabidea hasierako posizioan oin-puntek erakusten duten norabidea da, diagoneletara beraz.

Sentziloa eskuinera zein ezkerrera egiten da, eta biak, bata bestearen ondoren, jaso dira bideoetan.


Senzilloa egiten da onela:

Lendabiziko puntu edo konpasean, egin bear ditu oñ biakin lau mugida edo golpe, modu onetan:

1. Eskuiko oña altxaturik, punta saietserontz, lurrera begira duela, eragin bear dio berari kanpo aldera.

2. Ifini lurrean, ezkerrekoagandik arrada ta erdiz apartago, erpoa airean eta ezkerrekoaren erdiko sakanera begira duela.

3. Ezkerreko oña altxaturik, jarri bear du erdiko sakanarekin eskuiko erpoari ukitzen diola.

4. Eskuiko oña altxatu, ta ifini bear du ostera lurrean, bete betean, arrada erdi batez aurrerago.

Bigarren konpasetan, egin bear ditu beste lau mugida gisa berberean, ezkerreko oñarekin asitzen dala. Obekiago adierazitzeagatik esango dizutet ñola:

1. Ezkerreko oña altxaturik, punta saietserontz lurrera begira duela, eragin bear dio berari kanpo aldera.

2. Ifini bear du lurrean, eskuikoagandik arrada ta erdiz apartago, erpoa airean eta eskuikoaren erdiko sakanera begira duela.

3. Eskuiko oña altxaturik, jarri bear du erdiko sakanarekin ezkerreko erpoari ukitzen diola.

4. Ezkerreko oña altxatu, ta ifini bear du ostera lurrean, bete betean, arrada erdi batez aurrerago.

Irugarren konpasean, egin bear ditu bi mugida, modu onetan:

1. Eskuiko oña altxatuta saiets aldera txit luzaturik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin jo bear du ezkerrekoa, kañara ezur erdikoan, be bean .

2. Ifini bear du eskuiko oñ bera, ezkerrekoaren atzean eta arrada erdi batez apartago, gurutze gurutzean, erdiko sakanarekin ezkerreko erpoagana begira.

Laugarren konpasean, egin bear ditu bi mugida, onela:

1. Ezkerreko oñaren erpoa altxaturik, punta lurrean irristatzen duela jo bear du beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, eskuikoaren kañara ezur erdikoa, be bean.

2. Jarri bear du ezkerreko oñ bera lurrean, bete betean, eskuikoagandik airada erdi batez aurrerago, lenago zegoen toki berberean; eta bostgarren konpasa asitzerako ifini bear du eskuiko oña altxaturik arrada erdi batez aurrerago, bete betean.

Bostgarren konpasean, egin bear du, bigarrenean egin dueña berbera.

Seigarren konpasean, lendabizikoan bezala.

Zazpigarren konpasean, ezkerreko oñarekin egin bear du, irugarrenean eskuikoarekin egin dueña berbera.

Zortzigarren konpasean, eskuiko oñarekin egin bear du, laugarrenean ezkerrekoarekin egin duen bezala. Orra non aurkitzen dan zortzikoa bukaturik; eta bestea dantzatzen asitzerako, beti mugitu bear du ezkerreko oña, laugarren konpasetik bostgarrenerakoan eskuikoa bezala.

Aldaira guzietan bukatu bear du beti soñua, azkenengo puntu edo konpas bietan, zazpigarrena eta zortzigarrena erakutsi dituran modu berberean. Beragatik, lendabiziko sei puntuetan edozein aldaira mota, eta nai dituen ainbat egin arren, beti gorde bear ditu beste puntu biak, zeña diraden zazpigarrena ta zortzigarrena, esan deran gisan soñua bukatzeko.